Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-15 Estresa murrizteko tailerra: hasierakoa eta segimendukoa
estres / estresa

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak estresa murrizteko tailerra antolatu zuen joan den 2014. urtean Giovanni Pecoraro psikologo formatzailearen eskutik. Datorren hilabeteetan tailer hau gogoratzeko saio bat antolatu da parte hartu zutenei zuzendutakoa.

Tailer hau hiru ordukoa izango da, eta apirilaren 29an, ostirala, 18:00etik 21:00etara egingo da, edota apirilaren 30ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartzaileek erabakiko dute noiz egin.

Aurreko tailer horietan parte hartu ez zutenek ere aukera berria izango dute: hasierako tailerra. Kasu honetan, apirilaren 22an, ostirala, 18:00etatik 21:00etara, edota apirilaren 23an, 10:00etatik 13:00etara.

Batean zein bestean izena emateko 94.607.25.76 telefonora deitu behar izango dute interesdunek, Leioan erroldatuta egotea nahikoa da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa