Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-13 Herrigune ezagutzeko aukera berria duzu
irakale / irakale

Bihartik igandera arte, Leioak hiritarrentzako bilgune berri bat antolatu du bulebarrean, gune bero bat kale erdian elkar ezagutzeko eta Herrigune proiektua bere osotasunean ezagutzeko. Komunitatea eginez egiten delako. Denok garelako. Parte hartzeko proiektua delako.

Herrigune gure kaleak gureganatzeko plan bat da, bertan bizitzeko, bertan ikasteko, bizilagunak ezagutu eta elkarrekin proiektuak burutzeko. Herrigune elkarrekin ikastearen emozioa baita, atsegin handiz. Musutruk.

Zer ikasi nahi zenuke zuk? Dakizun guzti horretatik zer partekatu nahi zenuke? Hurbildu zaitez egun hauetakoren batetan, lasaiki kontatuko dizute zer egongo den aurten, zer egin dezakezun, dezakegun…

Hemendik uztailera bitartean abiatuko diren irakaleen informazio guztia izango dugu bertan eta nahi duzun horretan izena eman ahal izango duzu. Ostegunetik igandera bitartean bertan izango gara egun osoz zure zalantza eta jakinmin guztiak asetzeko gogotsu. Hiritar taldeekin hainbat bilera ospatuko dira eta ikasguneak izango dira bertan.

Baina gainera larunbat arratsaldez (17:00etatik 19:00etara) EZAGUTZEN AZOKA izango dugu: dakigunarekin eta gure ikasgurekin elkartzeko froga bat, belaunaldiarteko ikasketa harremanak martxan jarriz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (image/jpeg, 229 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa