Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-13 Leioa txirotasun energetikoarekin konprometitua
energia / energia

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko berariazko partida bat jarri du leioaztarren esku. Ahal den neurrian, etorkizuneko ur edo/eta argindar-mozketak saihestu nahi zaizkie ordainketa horiei aurre egin ezin dieten herriko pertsonei.

Leioako Udalaren Gizarte Larrialdietako Laguntzen eremuan, berriki 2016 urterako Ohiko Diru-laguntzetarako Deialdiaren Dekretua onartu ondoren, beharrezko gastuak ordaintzeko berariazko partida bat sortu da, ordainagiriak ez ordaintzeagatiko oinarrizko hornidura-mozketak (gasa, argindarra, ura) saihesteko edo/eta konpontzeko helburuarekin, beti ere Dekretuan ezartzen diren erroldatze eta izaera ekonomikoko baldintzak betez gero.

Eskaerari buruzko ebazpena eman arte, eta larrialdi osoko kasuetan hornidura horien mozketa berehalakoa izan daitekeelako, Leioako Udalak Caritas eta Sortarazirekin kolaboratzen du prestazio horren aurrerapena berehalakoa izan dadin.

Beste alde batetik, arazo hori bizi duten familiek Gizarte Larrialdietako Laguntzarik, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Leioako Udalaren Gizarte Premietako Laguntzarik jasotzen ez dituzten kasuetarako, Eusko Jaurlaritzak Gurutze Gorriarekin hitzarmen bat izenpetu du pobrezia energetikoak sortutako egoerak kudeatu ahal izateko. Hitzarmen horren arabera, gas, argindar eta uraren fakturen ordainketari aurre egin ahal izango zaio; laguntza 80 eurokoa izango da guztira eta gehienez hiru hilabeteko epe baterako, nahiz eta sei hilabetera luzatzea posible izango den, Gurutze Gorriaren balorazioaren arabera. Zenbateko hau 150 euro arte handituko da familia hauek horniduretako zorren bat baldin badute edo hornidura horiek moztea saiheste aldera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa