Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-12 Sakonetak Gimnastikako Euskal Liga irabazi du
sakoneta / sakoneta

Sakonetako Gimnastika Erritmikoko taldeak 2016ko Liga txapelketa irabazi du, joan den asteburuan, Leioan egin den txapelketan. Bertan, 115 gimnasta lehiatu dira. Taldekako saririk garrantzitsuena Leioako taldeak irabazi, etxean gain zuzen ere, eta ikuslez gainezka zegoen kiroldegian.

Klub onenaren sariaz gain, Leioako gimnastek, bost urrezko dominetatik, hiru irabazi zituzten: Eneko Lambeak haurren kategorian irabazi zuen; Maddi Otaolak seniorrean; eta Saioa Agirrek Lehen Mailan. Oinarrizko kategorietan ere, June eta Laura bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren, Kadeteetan; eta gazteen kategorian, brontzea eskuratu zuen Maialen Peñak.

Euskal Ligarako osagarri modura, Sakoneta Kiroldegian, erakustaldia eman zuten Euskal selekzioarekin, Eskola Adineko Espainiako Txapelketan (Gazteria) eta Espainiako Kopan, lehiatuko diren gimnastek. Sakoneta klubeko Saioa Agirre eta Maddi Otaola txapeldunek beren trebezia erakutsi zuten uztai, maza, pilota eta zintarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa