Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-11 Mendi Astea 2016 Leioa
Mendi Astea / Mendi Astea

Leioa Mendia Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Mendi Astea bueltan da aurten apirilaren 11tik 15era bitartean.

Hasteko, apirilaren 11an, Kultur Leioako entzunaretoan (19:30 h), Mendi Tour Leioako lehen saio proiektatuko da. Dominica (8’), A line across the sky (40’) eta Jurek (73’) ikusi ahal izango dira. Bigarren egunean, apirilak 13, 2T on Chamlang ( 30’), 55 hours in Mexico (9’) eta Jeff Lowe’s Metanoia (78’) ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 3 € balio du, baina egun bietarako txartela eros daiteke 5 euroan.

Apirilaren 12an, asteartea, Sakonetako bulderrean, Climbing Party Girl-en 5. Edizio izango da. Eskalatzaileentzat libre da parte hartzea.

Ostegunerako, apirilak 14, “Groenlandia 60º N” (Kepa Escribano) proiektatuko da Kultur Leioako entzunaretoan, 19:30ean. Sarrera dohainik da.

Ostiralean, apirilak 15, “Encordados” (Unai Mendia / David López) proiekzio berria izango da Kultur Leioako entzunaretoan, 19:30ean. Sarrera dohainik da.

Eta Mendi Astearekin bukatzeko, igandean, apirilak 17, irteera programatu da: Trabakua – Ixua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa