Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-07 Jolas herrikoiekin hasten da hiruhilekoa ‘Barikuetan jai’ programan
barikuetan / barikuetan

Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da bihar arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren arkupeetan. Bihar, jolas herrikoiak.

Azken hiruhilekoarekin hasteko, jolas ezberdinak ezagutuko ditugu; herriz herri eta belaunaldiz belaunaldi transmititu diren jolasak dira hauek, eta haur, gazte zein helduek elkarrekin ondo pasatzeko aitzakia ezin hobea eskainiko digute.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Hiruhileko honen egitaraua (pdf, 4850 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa