Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-06 Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko
bolsa / poltsa

Segurtasun Sailak udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi du, Euskadiko udalerrietan Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalan oporraldietan hutsik geratzen diren postuak estaltzeko, batez ere, udan.

Deialdi honek hautaketa-prozesu bat abiaraziko du, oposaketa-sistema baten bidez. Ondoren, duela bi urte bezala, prestakuntza-ikastaroa egingo dute.

Interesa duten pertsonek apirilaren 11ko 10:00etara arte izena emateko aukera izango dute, PLEAren www.arkauteakademia.net webgunean.

Hartarako osatutako epaimahaiak erabakiko ditu ondoren proba bakoitza egiteko eguna, ordua eta tokia. Azken horiek behar bezala iragarriko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean, gutxienez 72 ordu lehenagotik. Hautaproba guztiak apirilean egitea aurreikusi dute.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautatutako 40 lagunak deituko ditu, lehentasun-hurrenkerari jarraituta, maiatzean prestakuntza-ikastaro bat egiteko. Ikastaro hori nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da. Ikastaroa amaituta, prestakuntza hori egiten duten pertsonek ebaluazio bat gainditu beharko dute eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko, eta gai edo ezgai kalifikazioa emango zaie.

Doako telefono bat gaituko da (900 840 088) astelehenetik ostegunera, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa