2016-04-05
Kirolzaleak elkartearen 40. urteurrena ospatzeko lapikoko eta idi-proba solidarioak
Leioako Kirolzaleak elkartearen 40. urteurrena dela-eta, datorren apirilaren 10ean, lapikoko solidarioa egingo da, Bulebarrean, eta emakumezkoen idi-probak, Ondizen.
Ekitaldian parte hartzen duen Leioako Udalak leioaztar guztiei dei egiten die Bulebarrean egingo den lapikoko solidarioan parte hartzera. Stoan instalatuko diren mahaietan bazkaldu nahi izanez gero, 10 euro ordaindu beharko da, eta anoa etxera eraman nahi izatekotan, 5 euro.
Arratsaldez, Ondizko probalekuan, 19:00etan, Ainhoa Ibarzabal, Amalur Arbelaitz eta Irene Artetxek emakumeen indar-erakustaldia egingo dute herri kirolen arloan. Bazkaria eta idi probetara joan nahi izanez gero, bietan parte hartu ahal izango da 18 euro ordainduta. Bestela, idi-probetarako sarrerak, 10 euro balio du bakarrik.
Lapikoko eta idi-probekin batzen den dirua Leioako Cáritas-entzat izango da, oso osorik, herrian, behar duten familiei laguntza emateko. Txartelak Leioako Merkatarien Elkarteko 13 saltokitan eros daitezke honezkero, eta egunean bertan ere, Bulebarrean salduko dira.
Partekatu:
Itzuli