2016-03-30
Leioako bigarren mailako ur sarea Bilboko Ur Patzuergoak kudeatuko du
Gertakarien berri emateko telefono zenbakia 94 487 31 87 da
Apirilaren 1etik aurrera, Udalsareak Leioako edateko uraren sarea kudeatuko du. Leioako Udalak Bilboko Ur Patzuergoarekin sinatu du hitzarmena, Bizkaiko beste 64 udalerrik egin duten bezala, eskualdatze hau emateko.
Leioaztarrek ez dute inongo aldaketarik nabarituko ur-horniketan, baina argi izan behar dute edozein gertakariren berri ematerako orain 94.487.31.87 telefonora deitu behar dutela.