2016-03-15
Patinaje artistikoko VII. txapelketa izango da Kandelazubietan larunbatean
Kandelazubieta Kiroldegian, datorren martxoaren 19an, Leioako Udalaren Patinaje Artistikoko VII. Txapelketa izango da, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Edizio honetan euskal klub hauek parte hartuko dute: Irristaketa Taldea Leioa, E.P.A. Ugao, Arrigorri, Baratzalde, Gira Getxo, Lau Txirrinka eta Gurutzeta Patín. Eta horiez gain, Estatuko beste hauek ere bai: Hockey Langreo (Asturias), Piélagos-Vioño (Kantabria), Artiolid-Zaratan (Valladolid), La Merced Rollerdanz (Kantabria), Virgen de la Luz (Avilés), E.M.P.A (Santander), Ancora Patinaje Artístico (Oviedo) eta Patín Soria (Soria).