Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-02 Leioako ume guztiek plaza izango dute herriko ikastetxeetan
ikasleak / ikasleak

Pasa den larunbatean, otsailak 27, Leioako Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari zuzendutako eskaera-salaketa irakurri ahal izan zen, change.org plataformaren bitartez zabaldua. Bertan, beste gauza batzuen artean, salatu egiten zen Leioako ikastetxe publikoetan, ez dagoela plaza nahikorik.

Leioako Udalak ulertzen ditu lehen sinatzaileak adierazitako ezinegon eta ardura Leioako eskola publikoko plaza faltaren gainean, ez ordea Udal honi leporatzen zaizkion “aurreikuspen falta eta utzikeria”.

Udal baten betebeharra, legez, bada Hezkuntza Sailari uztea eskatutako espazioak, eta horrez gain, eragindako eraikinen zaintzaz, mantentze lanez eta garbiketaz arduratzea. Hor bukatzen dira Udalaren eskumenak hezkuntzari dagokionez.

Udalek ez dut eskumenik eta ez dute inolaz ere esku hartzen plazen banaketan, edo plazak sortze edo kentzean. Eta hala ere, Udal honek, bere Hezkuntza Sailaren bidez, harreman estua dauka ikastetxeekin, prestakuntza programak eta zerbitzu osagarriak eskaintzeko ez ezik, behar bezalako informazioa jasotzeko ere (aurre)matrikulazio epealdietako plazen egoeraz, jakiteko eskaera guztiek plazarik izango duten ala ez eskatutako zentroetan. Horren adierazgarri dira Leioako Hezkuntza Sailak eskatutako aurrematrikulazio datuak, zentro desberdinetako zuzendaritzek helarazitakoak, iragan otsailaren 17ko Hezkuntza Batzordean aurkeztu zirenak.

Horri esker, jakin badakigu, 2015-16 ikasturte honetan eta datorren 2016-17 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bi urteko umeen gelako plaza gehiago jarri dituela, 18 plazatik 23 plazara igoz, Txomin Aresti eta Altzaga Ikastola zentro publikoetan. Hala ere, egia da Altzaga Ikastolaren kasuan, 4 eskaera kanpoan geratu direla, eta Txomin Arestiren kasuan, 9.

Garrantzitsua da, bestalde, kontuan hartzea plaza banaketa hau gurasoek egindako lehen aukerari dagokiola, eta gainera, oraindik ere behin behinekoa dela. Ondoren, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak bigarren eta hirugarren aukerak hartuko ditu kontuan, eta une horretan esleituko zaio ume bakoitzari bere plaza. Eta eskubide hori erabat bermatuta dago, inolako zalantzarik gabe.
Alkatea, honezkero, harremanetan jarri da, premiaz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saialaren ordezkariarekin egon zitezkeen zalantzak argitzeko eta Leioako gurasoak lasaitze aldera.

Garrantzitsua da, baita ere, jakitea Udalak utzi egin ziola Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, bere garaian, Mendibile ikastetxea izan zena, bada ez bada, plazen eskaera handitzen baldin bada. Eta beraz, argi uzten du horrek aurreikuspen faltarik ez dagoela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa