Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-17 Herrigune Saretzen Topagunea dataz aldatu da
LES Biltzarra / LES Biltzarra

Herrigune Leioak aste honetan (18tik 21era bitartean) Avanzadako Boulevardean egiteko asmoa zuen hiritarren topagunea arrazoi ezberdinengatik atzeratu egin behar izan da. Data berria zein izango den jakin bezain laster informatuko dugu.

Hala ere, iragarrita ziren jardueretako batzuk mantendu egiten dira, bere osotasunean areto itxietan ospatuko badira ere. Anima zaitezte hauetan parte hartzera!

-LES Biltzarrak: euren ezagutzak partekatzeko gogoa duten hiritar guztiei irekitako bilera irekiak.

Errekaldeko Nagusien Etxean:
Otsailak 18 Osteguna 18:30-19:30h
Otsailak 20 Larunbata 12:00-13:00h

-Euskaraz… Zelan? Gune Irekia: Euskararen erabileraren inguruan ikertzeko eta solasteko komunitate ekintza, euskararekin elkarbizitzeko erronkari denon artean hel diezaiogun.

OndizTorren (aurretik izena eman beharra dago):
Otsailak 20 Larunbata 11:00-18:00h
Otsailak 21 Igandea 11:00-14:00h

*Bide batez, Martxoaren 12an eta Apirilaren 16an Ezagutzen Azokak ospatuko ditugula iragarri nahi dugu, ohi bezala Avanzadako Boulevardean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa