Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-19 Hainbat aldaketa jai egitarauan
udaletxea / udaletxea

Gaur, Eduardo Puelles Garcia poliziaren bizia akabatu duen ETAren atentatu basatiaren aurrean, San Joan jaietako egitarauak zenbait aldaketa jasan ditu.

Horrela, San Joan jaiei hasiera ematen dion ekitaldi instituzionalak, hau da, txupinazoa, pregoia eta koadrilen jaitsiera, bertan behera uzten dira. Modu berean, beste ekintza batzuk ere aldaketak jasango dituzte: larunbata 20ko txupinazoa eta kalejira (suspendituta), hirugarren adineko jaia (astelehena 22ra aldatzen da 18.00etan Kandelazubietan) eta Aintzinako Eguna (larunbata 20an izango da 13.00etan).

Honekin batera, bizitzarako eskubidea eta, era berean, euskal gizarte osoaren aurkako atentatu terrorista honen aurrean gaitzespenik sendo eta irmoena adierazten du Leioako Udalak. Horretarako, bihar, ekainaren 20an goizeko 12.00etan, udaletxeko plazan egingo den gaitzezpen isilunera parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritar guztiei.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa