2016-01-28
‘Leioan sinisten dugu’ kanpainaren irabazleek beren saria jaso dute
Guztira, 100 saltokik hartu zuten parte eta 10.000 erosketak egin ziren kanpaina honen barne. SabadellGuipuzcoanok 3.000 poltsa ekologiak banatu zituen bulegoan.
Julia Fernandez Garcia, leioaztarra eta herriko komertzioaren bezeroa, eta Fernandez Baranda botika, SabadellGuipuzcoanok Gabonetan martxan jarritako ‘Leioan sinisten dugu’ kanpainaren irabazleak izan dira. Gaur beren saria jaso dute, bakoitzarentzat 1.000 euroko txekea herriko dendetan erosteko.
Guztira Leioako 100 saltokik egin zuten bat kanpaina honekin. Azaroaren 1etik 30era denda hauetan egiten zen erosketa bakoitzarengatik (berdin zen zenbatekoa) bezeroek zozketan parte hartzeko aukera zuten, dendetan jarri ziren buzoietan datu pertsonalak sartuz.
Honetaz gain, SabadellGuipuzcoanok Leioan duen bulegoan Mariscal-ek diseinatutako 3.000 poltsa ekologiko banatuko ziren doan.
Gaur, Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietan, SabadellGuipuzcoanoko zonalde zuzendaria den Fernando Rioja eta Leioako bulegoaren zuzendaria den Gorka Aguirrezabala sariak banatu dituzte udaletxean.
Alde batetik, Julia Fernandez Garcia izan da irabazlea, Artatzagane 35 zenbakiko M.M ileapaindegian kontsumitzeagatik 1.000 euroko txekea irabazi du Leioako dendetan erosteko. Bestetik, kanpainan parte hartu zuten saltoki guztien artean Fernandez Baranda botika izan da 1.000 euroko irabazlea. Zorionak!