Jakin badakigu zein inportantea den merkataritza urbano, batez ere, gure Leioako merkataritza. Kalean, lehen lerroan, dauden dendak eta enpresak dira gure plaza, kale eta etorbideei bizia ematen diotenak. Eta horrez gain, Leioako merkatariek konpromiso berezia dute gure herriarekin eta gure auzokideekin.
Horren adierazle izan da, berriro ere, Gabonetan zehar antolatu duten kanpaina luze eta egokia, haurrak helburu, eta bikain uztartuta Leioako Udalak Gabonetarako bereziki antolatzen duen programazioarekin. Lankidetza estu horri esker, Leioak giro aparta izan du jaietan, eta aukera asko leioaztarrentzat, bereziki txikienentzat.
Leioako Udalean izugarri baloratzen dugu Leioako merkatariek egiten duten lana, baita beren ahalegina ere, eta gainera, saiatu egiten gara beren lanean laguntzen. Horrexegatik, hain zuzen ere, Gabonetan, Leioako Udaltzaingoak, urtero legez, segurtasuna handitu zuen merkatal-guneetan, patruila gehiago jarriz, polizia gehiago, inguru horietatik. Bere aldetik, Behargintza Leioak proiektu pozgarria jarri du abian, leioaztar langabetuei enplegua eskaintzeaz gain, hutsik dauden lonjak egokitzen ere lan egiten duena, aukera berriak bilatzeko eta negozio berrien sorrera sustatzeko.
Leioako merkatarien lankidetzak bere fruitua ematen jarraitzen du.