Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-01-22 Kultur Leioak famili antzerkia bultzatzen jarraituko du Ikuskizun hauek guztiak Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 18:00etan izango dira.
Pea Green Boat / Pea Green Boat

2015. urtean familia antzerkiak izandako harrera ona ikusirik Kultur Leioak antzerki mota hau bultzatzen jarraituko du 2016. urte honetan ere. Iaz 2.300 ikusle baino gehiago hurbildu ziren Kultur Leioan programatu ziren urte bete eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako 15 ikuskizunetara (dantza, antzerkia, zirkua, multimedia, etab.).

Beraz, urtea ona izan da familientzat; etxeko txikienak protagonista gisa, kalitatezko askotariko ikuskizunetaz gozatu ahal izan dituzte Kultur Leioan. Datuek horixe adierazte dute:

Ikusleek ikuskizunei egindako balioespena oso positiboa izan da eta batez besteko nota 8,9 da.
Kultur Leioan jarritako konfiantzak eta ikusleek gure ikuskizunei emandako onespen onak familientzako ikuskizunak programatu eta zaintzearen aldeko apustua berrestera eramaten gaitu, eta horregatik 2016ean emaitza hauek berriro errepikatzea nahiko genuke, eta ahal balitz, are gehiago hobetzea.

Hala, urtarrilaren 24ean, igandearekin, hasiera emango diogu familientzako programazio berriari, eta horretarako La Tartanak zuzendu eta gidatutako “El sueño del pequeño guerrero” txotxongilo eta antzerki ikuskizuna izango dugu. Otsailaren 14ean Malas Compañías Zirko Taldea euskal konpainiak “LETTER, Eskutitz baten bidaia/El viaje de una carta”, testurik gabeko antzerki eta txotxongilo ikuskizuna. Martxoaren 13ean Pea Green Boat konpainiak “The shoe tree” lana eskainiko digu ingeleraz, leku mugatuan eskeinitako antzerki eta txotxongilo ikuskizuna. Apirilaren 16an, Euskadin estreinaldia den zirku ikuskizuna, Blizzard Concept talde frantziarrak “Opéra pour séche-cheveux" eskainiko digu eta apirilaren 24an “Xoga”, dantza, musika eta ikusentzunezko ikuskizuna, Cía Entremans konpainiarena.

Ikuskizun hauek guztiak Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa