Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-01-19 Síndrome de Estocolmo, aurpegi ezagun asko dituen antzezlana
Sindrome de Estocolmo / Sindrome de Estocolmo

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 22 (Auditorium, 20:30 h), Bufalo Produkzioak konpainiak Unai Garatek zuzenduriko Síndrome de Estocolmo antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.

Ikuskizun hau ez da ohiko antzerkia, berezia da. Improbizazioan dauka oinarria, ta horretarako kultur arloko 6 pertsonalitate desberdin bilduko dira mahai baten inguruan gai deberdinak jorratzeko eta publikoaren partehartzea bultzatzeko.

Ana Arias (“Cuéntame“ telesaileko aktoresa), Arrate Etxebarria (antzezle eta dantzaria), Ivan Ferreiro (Los Piratas taldeko kide ohia), Maria Zahara (kantautorea), Jon Maia (idazle eta bertsolaria) eta Valérie Tassok (frantsez sexologa eta idazlea) adostasun eta desadostasunean murgilduko dira, ustekabez jositako zuzeneko musika izango duen talk show paregabe honetan. Emozio piloa itsasgoran, performancearen kontrakoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa