Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-01-18 Udalak aurrematrikulazioaren izapideak errazten dizkie 649 familiei
prematricula / aurrematrikula

Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arte ikastetxeetako 2016-17 ikasturterako aurrematrikulazio garaia da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidali dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 649 familiei.

Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar duten umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Beraz, gestio hau erraztea du helburu ekintza honek. Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidaltzen da.

Bestalde, Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak “D bitamina” izeneko kanpainaren bidalketa egiten ere hasi da. Leioako Udala, Bizkaiko beste 24 udalerri eta 2 mankomunitaterekin batera, euskarazko hezkuntza bultzatzea helburu duen kanpainaren parte da, euskal gizartean benetako elebitasuna lortzearen aldekoa.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskola Publikoa Leioan (pdf, 1166 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa