Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-22 Larunbatean hasiko da Gabonetan Antzerkira Zikloa
gabonetan / gabonetan

2015 urtea amaitzear da ta ohikoa denez, Kultur Leioak Gabonetan Antzerkira Zikloa aurkezten du abenduaren 26tik 30era, etxeko txikienei eta familia osoari eskeinitako zikloa.

Ikuskizun guztiak Auditoriumean izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera, euskeraz zein gazteleraz, eta hauek ikusteko bonoa izango da salgai Kultur Leioako txarteldegian. Disziplina anitzeko ikuskizunak izango dira, antzerkia, txotxongiloak, musika, etab. uztartuko dituztenak.

26an Gorakada konpainiak MOBY DICK eskeiniko du; 27an KONTU KANTARI izango da, Colectivo La Ressistens-Laenananaranjaren eskutik; 28an BURBUJAS DE PAPEL, Múcab Dans-Bàcum/arts escéniques i visuals kataluniarrek eskeinia; 29an 2princesesbarbudesek GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA eskeiniko du eta 30an Anita Maravillas & Portal 71k PINTTO PINTTOrekin emango diote amaiera zikloari.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa