2015-12-17
Aterpe Leioa Gazteguneak ere Gabonetako egitarau berezia prestatu du
Gabonetako opor egunak aprobetxatzeko, Aterpe Leioa Gazteguneak egitarau berezia antolatu du bere erabiltzaileentzat. Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era hainbat ekintza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dute Leioako gazteek (2002tik aurrera jaiotakoentzat, urte hau barne).
Fifa ´15 txapelketa: abenduaren 18tik 27ra
Talo tailerra: abenduaren 20an
Dardo txapelketa: abenduaren 28an
Sormena landu tailerra: abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra (18:00etatik 20:00etara)
Txapak, brotzeak…egiteko tailerra: abenduaren 30ean
Magia tailerra: urtarrilaren 2an
Tartak apaintzeko tailerra: Urtarrilaren 3an (18:30etik 20:30era)
Just dance txapelketa: Urtarrilaren 5ean
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 481 kb)
Partekatu:
Itzuli