Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-04 Umore Azokak 424 proposamen artistiko jaso ditu 2016ko edizioan parte hartzeko
umore / umore

2016ko maiatzaren 19tik 22ra bitartean izango den Kaleko Artisten Leioako Azokak 424 proposamen jaso ditu 17. edizioan parte hartzeko. Honekin, Umore Azokak berriro gainditu du, aurten, 2016ko edizioan parte hartzeko konpainien eskaera kopurua.

Guztira 393 konpainiak aurkeztutako 424 produkzio horietatik, 50 (%12) Euskadikoak dira; 224 (%53) Estatukoak, autonomia erkidego guztietakoak; eta 150 (%35) nazioartekoak, 25 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica edo Txile, beste batzuen artean.

Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako.

Leioako Udala hasi da, honezkero, 17. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia urtarrilaren 14an emango da ezagutzera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa