Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-24 Leioak udalerriko 16 langabetu kontratatuko ditu Tokiko Enplegu Planaren markoan Abenduaren lehen hamabostaldian hasiko dira lanean
LeioaBidean / LeioaBidean

Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bitartez eta Lanbideren eskutik, udalerriko 16 langabetu kontratatuko ditu, sei hilabetez, 2015eko Tokiko Enplegu Planaren markoaren barruan.

Programa honetan, lan ildo desberdinak ezarriko dira enplegua sustatze aldera Leioako garapen sozioekonomikoan eta Leioa modernizatzean eragiten duten proiektuen bidez, eta Enplegua Berraktibatzeko 2013-2016 Programan ezarritako enplegurako tokiko ekintzaren helburuarekin bat eginik: AUZOKO LAGUNTZAILEAK, e-Leioa Bidean eta LEIOA BERPIZTU.

Guztira, 7 pertsonek osatuko dute Auzoko Laguntzaileen taldea. Horiek, estu estuan lan egingo dute Leioako Udaltzaingoarekin, batez ere, informazioa eman, zenbait gaitan aholkularitza eskaini eta udalerriaz zaintzeko, horrela, benetako ongizaterako egoeran egon dadin.

Beste pertsona bat zuzenean kontratatuko da e-Leioa Bidean proiektua aurrera eramateko. Bere lana izango da udalerriko saltokien merkataritza elektroniko eta salmenta on-lineko plataformaren softwarea eta tresnak garatu, ezarri gidatzea.

Azkenik, profil desberdinak dituzten zortzi leioaztar kontratatuko dira Leioa Berpiztu egitasmoan lan egiteko: hutsik dauden lonjen egoera estetikoa hobetu eta aktibo dauden lonjen errealitatea ezagutu enpresei lagatzeko zubiak eraikitzen laguntzeko errentagarria izan daitekeen negozioa ixtera heldu barik, eta horrela, ekintzaile berri baten eskuetan uzteko aukera eman.

Hauek dira kontratatuko diren 8 pertsonen profilak:
- Udalerriko lokal eta linjen mapa egiteko pertsona bat.
- Merkatariei aholkularitza eman eta beren beharrei so egiteko pertsona bat.
- Igeltserotzan esperientzia eta prestakuntza duen pertsona bat.
- Kanpo eta barrualdeak pintatzen esperientzia eta prestakuntza duen pertsona bat.
- Instalazio elektrikoetan esperientzia eta prestakuntza duen pertsona bat..
- Aurreko profiletako jardueretan laguntzen esperientzia duten bi laguntzaile.
- Barruak dekoratzen esperientzia eta prestakuntza duen, eta lonja eta lokaletan egingo diren lanak koordinatzeko pertsona bat.

Proiektu hauen garapenarekin, Leioako Udalaren asmoa, herritarren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, udalerriaren lehiakortasuna eta erakargarritasuna sustatzea da, bizitzeko gune atsegina izan dadin, herritarren esku dauden zerbitzuak dituena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa