Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-23 LeioaBidean zerbitzuak merkatari zein bezeroak asetzen ditu
Reparto a domicilio gratuito / Etxez etxeko doako zerbitzua

Leioako hainbat merkatarik eskaintzen duten etxez-etxeko zerbitzuak helburuak betetzen jarraitzen du, eta salmenten igoeran ere nabaritzen da bezeroari ematen dion erosotasunagatik. Datuen arabera 3.000 enkargutik gora izan dira, eta 1.200 leioaztarrek inguru erabiltzen dute zerbitzu hau sarritan.

Leioako Udaletik sortzen den proiektua da Leioa Bidean, Merkataritza Biziberritzeko Planetik ateratakoa. Helburua da udalerriko sakabanaketa geografikoak dakartzan hesiak ezabatzea, leioaztarren eta Leioako merkatarien arteko harremanak zailtzen dituena.

Zerbitzu honi esker, onuradunentzako bi abantaila nagusi antzeman dira:

- Alde batetik, salmenta gehiago egon dira (batez ere udalerriko periferiako merkataritzan) eta beren gogobetetzea handitu da bezeroei balio erantsia eskaini ahal izan dietelako.
- Bestalde, Leioako herritar gehienak herrikoago zentitu dira zerbitzuari esker, eta etxerako gastua handitu dute udalerriko dendetan.

Beraz, iaz martxan jarritako zerbitzu honek izandako harrera ona ikusita, merkatariek ahalik eta denda gehienetara zabaltzea nahi dute, proiektuaren bideragarritasuna eta mantenimendua bermatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa