Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-13 Itsasgarri berriak edukiontzi marroietan zer bota daitekeen eta zer ez ohartarazteko
Contenedor marrón / Edukiontzi marroia

Edukiontzi marroian egiten den landare-jatorrizko hondakin organikoak batzeko gaikako bilketak abian daraman sei hilabete hauetan zehar, herritar asko batu dira zerbitzu berri honetara. Birziklatzen denaren kalitatea hobetze aldera, itsasgarriak jarri dira Leioako edukiontzi marroietan, herritarrek argi izan dezaten zer bota daitekeen eta zer ez.
 
Leioaztar askok daukate, honezkero, Udalak doan banatzen duen kita hondakin organikoen birziklatzean lagundu eta parte hartzeko, baina hondakin horien kalitatea ez zen nahikoa. Etxeetan separatzen diren landare-hondakinak behar bezala biltzeko, herritarrei ardura berezia jartzeko eskatzen zaie hondakinak edukiontzi marroira botatzerako orduan. 

BAI hau bota daiteke:
- Fruta, berdura, lekale, eta barazkien hondakinak, gordinik edo kozinatuta.
- Fruta hezurrak, azalak eta fruitu lehorrak, haziak eta laboreak.
- Ogia, gailetak eta opilak.
- Beste hondakin biodegradagarri batzuk: sukalde papera, paperezko mahai-zapiak, komuneko paperaren biribilkiak, kafe hondarrak, infusio poltsatxoak eta botilen kortxoak.
- Lore eta landare soberakinak ere bota daitezke, hosto lehorrak, belarra, baita inausketa eta baratzeetako hondakin txikiak ere.

Hau EZ bota:
- Ez hezurrik, ez arrain-hezurrik, ezta animalia-hondakinik ere.
- Arrautza-oskolik ere ez.
- Olioak eta esnekiak.
- Erabilera bakarreko pixoihalak eta erabilitako mukizapiak.
- Gizaki edo animalien gorotzak.
- Inprimatutako edo plastifikatutako papera.
- Harriak, kristala, metala edo plastikoa.
- Orban-kentzekoak edo produktu kimikoak.
- Inausketako hondakin handiak.

Informazio gehiago:

Edukiontzi marroia

Erlazionatutako dokumentuak:

Espezifikazioak (pdf, 690 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa