Udal Zerbitzuen Mapak argia ikusi berri du, leioaztarrei udal bulegoak hurbiltzeko aukera ematen duen eskuliburu osoa. Gainera, bertan egiten diren izapideak erraztu eta arintzen lagunduko du.
Baina hori egitasmo handiago baten zatitxoa baino ez da, Leioa modernizatze prozesu sakonean murgilduta baitago, helburu bakarrarekin: leioaztarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, hurbilak eta guztientzako irisgarriak.
Gure helburua da Udal erabat birtual eta elektronikoa izatea, baina herritarrentzako aurrez aurreko arreta baztertu gabe. Tokiko administrazioaren bi alderdi horiek sendotzeko zenbait egitasmo ditugu abian, eta datozen hilabeteotan, horien artean dauden lan batzuk erakusten joango gara.
Horrekin guztiarekin, gure asmoa da leioaztarrek Udalaz espero dutenari erantzutea, Leioa udalerri gazte, dinamiko eta modernoa delako, eta aldi berean, herriaren sustraiak jagoten dituelako. Gauza biak uztarturik, emaitza bikainak lortuko ditugu, herritar guztientzat egokituta.
Bitartean, orain arte bezala, hobetzeko lanean jarraituko dugu.