Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-29 "Arimen Gaua" ospatuko da larunbata honetan Leioan
arimen gaua / arimen gaua

Mugi Leioako Gazteak Elkarteak "Arimen Gaua" antolatu du lehen aldiz Leioako Udalarekin elkarlanean, eta Leioako Merkatarien Elkartearen kolaborazioarekin, larunbatean. Estatu Batuetatik ekarritako ohitura dela pentsatzen dugun arren, Arimen Gaua aspaldidanik ospatu da Euskal Herrian, izan ere, hau antzinako tradizioa izan da gure herrialdeko hainbat txokoetan.

Programazio berezia eguerdiko 12:00etan hasiko da Euskal Etxeen plazan umeentzako hainbat ekintzekin, arratsaldeko 18:00etan ere errepikatuko direnak. Zinearentzat tartea ere izango dugu Bulebarrean 20:00etan, eta aldi berean Batukadarekin girotutako pintxo-potea egingo da Estartetxen. Gaueko 22:00etan txokolatada izango da Bulebarrean eta ostean gau ikuskizun batetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gaueko 24:00etan faroltxo hegalariak libre uzteko txanda izango da. Aste honetan zehar, Leioako Merkatariek tiketak banatzen egon dira, horiekin egun honetan faroltxo bat eskuratzeko eta leioaztar bakoitzak bere faroltxoa askatzeko.

Gaua musikarekin amaituko da, goizaldeko 3:00ak arte DJ eta erromeria izango ditugulako gaua girotzen. Oinezkoak babesteko asmoz, Udaltzaingoak Bulebar ondoko errepide biak moztuko ditu denbora tarte horretan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa