Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-22 Ingelesezko ipuin kontalarien lehen saioa izango da larunbatean liburutegian
Storytime / Storytime

Leioako udal liburutegiak, Kids&Us enpresarekin elkarlanean, ingelesezko ipuinkontalarien lehen saioa eskainiko du datorren larunbatean, urriaren 24an goizeko 11:00etan. Storytime izeneko doako jarduera hau ikuslego familiar bati zuzenduta dago, baina 1-10 urte bitarteko umeei bereziki.

‘Storytime ingelesezko ipuinaren ordua’ Kids&Us-ek sortutako gai bakar eta originaletan oinarritzen da. Pertsonai desberdinak, abestiak eta material osagarrien bidezko antzezpena da, etxeko gazteek ingelesezko ikuskizun batetaz goza dezaten.

Leioako Udal Liburutegiak Kids&Us-ekin batera martxan jarritako ekimen honek honako helburuak ditu:

-Gazteei ingelesa gerturatzea, beraien bizitzan ingelesa jarduera eta kontestu desberdinen bidez bertan egon dadin, ez bakarrik klaseetan baina gurasoekin burutu ahal dituzten jardueren bidez.

-Umeen partehartzea eta inplikazioa lortzea, ingelesez aska daitezen, larunbat goizak ingelesezko entrenimendu momentu bat bilakatuz, ipuin eta istorio originalen bidez.

-Asteburuetan familiarekin batera ingelesezko momentu atsegin bat igarotzea, umeak liburutegietara eta ipuin kontaketa dinamikoetara, inguratzailetara eta atseginetara gerturatuz.

Hurrengoko saioak azaroaren 21ean eta abenduaren 29an izango dira, goizeko 11:00etan Kultur Leioan kokatuta dagoen Udal Liburutegian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa