Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-09 Edukiontzi marroian bota beharrekoa
Contenedor marrón / Edukiontzi marroia

Iraileko azken udal aldizkarian edukiontzi marroiaren inguruko albistea erratuta dago. Edukiontzi marroian bota ahal diren materialen zerrenda txarto zegoen. Beraz, edukiontzi honetan bota behar dugun materialen zerrenda zuzentzea eskatzen dizuegu.

Hau bota daiteke eta Hau ez bota

Hau bota daiteke

- Fruta, berdura, lekale, eta barazkien hondakinak, gordinik edo kozinatuta.
- Fruta hezurrak, azalak eta fruitu lehorrak, haziak eta laboreak.
- Ogia, gailetak eta opilak.
- Beste hondakin biodegradagarri batzuk: sukalde papera, paperezko mahai-zapiak, komuneko paperaren biribilkiak, kafe hondarrak, infusio poltsatxoak eta botilen kortxoak.
- Lore eta landare soberakinak ere bota daitezke, hosto lehorrak, belarra, baita inausketa eta baratzeetako hondakin txikiak ere.

Hau ez bota

- Ez hezurrik, ez arrain-hezurrik, ezta animalia-hondakinik ere.
- Arrautza-oskolik ere ez.
- Olioak eta esnekiak.
- Erabilera bakarreko pixoihalak eta erabilitako mukizapiak.
- Gizaki edo animalien gorotzak.
- Inprimatutako edo plastifikatutako papera.
- Harriak, kristala, metala edo plastikoa.
- Orban-kentzekoak edo produktu kimikoak.
- Inausketako hondakin handiak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Zerrenda (image/jpeg, 239 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa