Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-08 Leioako udal liburutegiak ingelesezko ipuin kontalariak izango ditu Saioak hiru izango dira, urriaren 24an, azaroaren 21ean eta abenduaren 29an. Goizeko 11:00etan izango dira Kultur Leioan kokatuta dagoen Udal Liburutegian.
ipuin / IPUIN

Leioako udal liburutegiak, Kids&Us enpresarekin elkarlanean, ingelesezko ipuinkontalarien hiru saio eskainiko ditu hurrengoko hilabeteetan. Storytime izeneko jarduera hau ikuslego familiar bati zuzenduta dago, baina 1-10 urte bitarteko umeei bereziki.

‘Storytime ingelesezko ipuinaren ordua’ Kids&Us-ek sortutako gai bakar eta originaletan oinarritzen da. Pertsonai desberdinak, abestiak eta material osagarrien bidezko antzezpena da, etxeko gazteek ingelesezko ikuskizun batetaz goza dezaten.

Leioako Udal Liburutegiak Kids&Us-ekin batera martxan jarritako ekimen honek honako helburuak ditu:

-Gazteei ingelesa gerturatzea, beraien bizitzan ingelesa jarduera eta kontestu desberdinen bidez bertan egon dadin, ez bakarrik klaseetan baina gurasoekin burutu ahal dituzten jardueren bidez.

-Umeen partehartzea eta inplikazioa lortzea, ingelesez aska daitezen, larunbat goizak ingelesezko entrenimendu momentu bat bilakatuz, ipuin eta istorio originalen bidez.

-Asteburuetan familiarekin batera ingelesezko momentu atsegin bat igarotzea, umeak liburutegietara eta ipuin kontaketa dinamikoetara, inguratzailetara eta atseginetara gerturatuz.

Saioak hiru izango dira, urriaren 24an, azaroaren 21ean eta abenduaren 29an. Goizeko 11:00etan izango dira Kultur Leioan kokatuta dagoen Udal Liburutegian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa