Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-06 Hogeita hamar bat blogarik gozatuko dute asteburu honetan Leioak eskaintzen duenaz
blog / blog

Hogeita hamar blogari inguru izango dira asteburuan, Leioan, bertoko eskaintza (kultura, merkataritza eta turismoa) sustatu, baloratu eta gozatzeko. Hori guztia, Behargintza Leioak udalerriko merkataritza urbanoa biziberritzeko abian jarri duen “Leioa Blog” lehiaketaren barruan dago.

Lehiaketak lekua egin nahi die gastronomia, ostalaritza, bizimoduaz hitz egiten duten blogariei, Leioak duen nortasuna nabarmenago erakusten lagun dezaten. Horretarako, 40 saltokik parte hartuko dute ekimenean, horien artean, moda dendak, osagarriak, aisiarako establezimenduak, ostalariak, eta abar. Udalerrian aurki daitekeen eskaintza osoaren lagina. Gainera, www.leioablog.com webguneak jarraipena egingo dio esperientziari. Blogarien iritziak urriaren 13an, asteartea, argitaratuko dira.

Ekimen honen helburua da gure udalerriak dituen puntu erakargarriak sustatu eta iragartzea, gure merkatari eta ostalarien eskaintzak duen nortasuna erakutsi eta interesa piztu.
Izena eman duten blogarien artean, modan, ostalaritzan eta beste esparru batzuetan ezagunak diren batzuk azpimarra daitezke, sareetan eragin handia daukatenak. Asteburuan, kanpainara bildu diren negozioak bisitatuko dituzte, hau da, puxika urdina dutenak, eta beren eskaintzari buruzko iritzia emango dute sarean. Gainera, gure udalerriko zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dute, interes turistikoko guneak.

Leioatik buelta eman ondoren, partaideak Mendibileko Txakolibier Festan izango dira, eta horrela, Mendibilek asteburuan izango duen jai-giroan murgilduko dira.

Diseinatzaile, enpresari, kazetari eta merkatariez osatutako epaimahaiak erabakiko du lehiaketaren irabazlea. Horrek 3000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du, baita community manager izateko aukera ere epaitzaren ondorengo bi hilabeteetan. Epealdi horretan zehar, Leioako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei buruzko 50 artikulu argitaratu beharko ditu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa