Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-25 Aterpe Leioa Gazteguneak bere bosgarren urteurrena ospatzen du
gaztegune / gaztegune

Aterpe Leioa Gaztegunea ospakizunetan sartuta dago. Irail honetan, bere bosgarren urteurrena da, eta hori ospatzeko, jarduerez beteriko asteburua prestatu du.

Gaur, hilaren 25ean, ostirala, globoflexia (17:30-19:30 h), tarta (18:00-20:00 h) eta sormen (18:30-20:30 h) tailerrak. Halaber, 17:30etik 19:30era, photocall bat egongo da, eta 20:30ean, bosgarren urteurrena ospatzeko askaria.

Larunbatean, hilak 26, zirku tailerra (17:30-19:30 h) ping-pong txapelketa izango dira. .

Igandean, ping-pong txapelketarekin jarraituko dute eta Just Dance txapelketa ere izango da.

Gainera, eta gaurtik aurrera, hilak 24, urriaren 8ra arte, argazki lehiaketa eta ateak zabaltzeko egunak izango dira.

Ez geratu etxean eta etorri bosgarren urteurren hau ospatzera!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa