Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-24 Jaia izango da nagusi asteburuan Txopoetan
jaiak / jaiak

Auzoetako azken jaia dugu hau, Txopoetak hurrengo asteburuan ospatuko ditu bere jaiak. Sukalkia, musika, euskal dantzak edota umeentzako ekintzak izango dira besteak beste.

Irailak 25, ostirala
18.00 Pregoia eta Txupinazoa jai batzordearen eskutik.
18.15 Txorizo dastatze herrikoia.
18.15 Bingoa
18.30 Txikientzako tailerrak.
18.30 IV. poker txapelketa.
21.00 Umeentzako talentu lehiaketa.
22.00 La Txopera Electronic Party.
22.30 Tabernetan jai tematikoak.
05.00 Guztiok ohera, oraindik asteburu luzea gelditzen da eta!

Irailak 26, larunbata
09.00 Txupinazoa.
09:00 Txopoetako I. Sukalki lehiketan izena emateko epea zabalik
11.30 Umeentzako jolasak
13.00 Azeriaren ehizara jolastera!!
13:00 Igel-toka txapelketa.
14.00 Bingoa.
14.20 Azeriaren ehizaren sari banaketa
15.00 Sukalkiak entregatzeko epea epaimahaikoek dasta ditzaten.
16.30 Sukalkiaren sari banaketa.
17.30 Tute txapelketa.
18.00 Txikiak animatu Txopolinpiadetan parte hartzera eta ondo pasatzera!
21.30 Bingoa.
22.00 Umeentzako mozorro txapelketa.
23:00 Erromeria “Haitzama” taldearekin
02.00 Bingoa.
05.00 Indarrak gorde, azken txanpa geratzen da eta!

Irailak 27, igandea
10.00 Txupinazoa.
11.00 Mikel Deuna omentzeko meza
11.20 Txikientzako puzgarriak.
13.00 Leioako Musika Bandaren emanaldia.
13.15 Herri mokadua.
16.00 Mus txapelketa
17.00 Lehiaketan parte hartzeko tortilak entregatzeko momentua!
17.30 Euskal Dantzak Lamiakoko Txikiak Txiki taldearekin.
18.30 Herri kirolak.
20.30 Herri txokolatada
21.00 Bingo berezia.
21.30 Jai amaierako petardo-sorta, eskerrik asko guztioi eta hurrengo urtera arte!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa