Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-18 Behargintza Leioaren Prestakuntza ekintzen proposamen berria
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Gure inguruan eta Lanbideren orientazio zerbitzuan hartzen ditugun pertsonen artean antzemandako beharrizanei erantzuteko ahaleginean, tailer eta ikastaro desberdinak antolatu ditu Behargintza Leioak lan bilaketarako erabiltzen diren tresnak hobetzeko eta nortasun profesionala lortu edo egiaztatzeko.

Hilero, enplegu bilaketarako tailer bat emango da, astebeteko iraupenarekin (10h.), Lanbideko orientatzaile batek zuzendua, ikuspegi praktiko eta parte hartzailea duena, jakin badakigulako taldean gehiago ikasten dela eta informazio fluxua emankorragoa dela. Tailer honetan, Lanbideren webgunea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, CV eredu eta aurkezpen gutun desberdinak prestatuko ditugu, gure hautagaitzarako enpresen zerrenda egingo dugu, lan elkarrizketetan trebatuko gara eta gure lana bilatzeko lana ebaluatzeko tresna diseinatuko dugu.

Informatika erabiltzen jakitea ere ezinbestekoa da lana bilatzerako orduan. Horrexegatik, hilero, 30 orduko ikastaroa eskaintzen dugu oinarrizko informatikan lehen pausuak emateko. On line dauden lan eskaintzetan izena emateko eta jarraipen eraginkorra egiteko.

Baina lana bilatzeko oinarrizko tresnei buruzko tailer horiez gain, enpresan lan-profil zehatzetara lotutako ezagutzak ziurtatu edo ikasteko ikastaroak diseinatu ditu Behargintza Leioak. Ildo horretan, partaideen sarrera eta irteerako profilaren arabera, bi bloke handi eskaintzen dira.

ZERBITZUEN ARLOAN, Administrari komertzialari dagokien 2.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria, E-commerce izeneko merkataritza elektronikoari buruzko ikastaroa, eta ISO arau eta Barruko Auditoretzari buruzko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro horiek guztiek, gutxi gora behera, 2 hilabeteko praktikak eskaintzen dituzte enpresetan, ikasitakoa aplikatzeko eta langabetua lan mundura hurbiltzeko, curriculuma eta kontaktu profesionalen sarea hobetuz.

ERAIKUNTZA ETA BANAKETAREN ARLOAN, atzerako hondeamakinako ikastaroa eta plataforma jasotzaileko ikastaroa eskaintzen dira, makina horiek beren aurreko enpleguetan erabili dituztenek beren ezagutzak egiaztatzeko aukera izan dezaketen eta lan-segurtasuneko araudia bete. Horrela, gaitasun profesional horiek beren eraikuntzako lan fundazioko espedienteetan sartu ahal izango dituzte, beren enplegagarritasuna hobetuz.

Ikastaroetan izena eman nahi baduzue, inskripzio orria hemendik jaitsi ahal duzue:

Honetaz gain, aholkurik behar baduzue beste prestakuntza ekintza batzuetarako, Behargintza Leioan lagunduko dizute zure egoerara hobeto egokitzen den ikastaroa aurkitzen.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 112 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa