2015-09-14
Mastitxuk aukera eta laguntza desberdinak eskaintzen dizkizu
Aurten udal euskaltegian euskara ikasteak inoiz baino errazagoa da. Diru-laguntza gehiago, ikasgela deszentralizatuak auzoetan, ordutegi malguak…Informa zaitez Mastitxun edota euskara zerbitzuan.
Modulu berriei dagokionez aurten astean 25 ordu, 10 ordu, 8 ordu, 7 ordu eta erdi, 5 ordu, eta 3 ordu eta erdiko eskaintza dago Mastitxu Udal Euskaltegian goizez, eguerdiz zein arratsaldez, ordutegi malgutasun osoa eskainiz leioaztar guztiei heltzeko asmoz.
Bigarrenik, aurten udal euskaltegi tasak ere murriztu egin dira aurreko urteekin alderatuz. Adibidez, aurreko ikasturtean 396 euroko modulua, aurten 336 euro izango da. Modulu guztietan ematen da precio beherakada berdina, orduen arabera propoltzionalki. Oinarrizko Errenta jasotzen dituzten herritarrek ere abantaila bereziak izaten dituzte, matrikularen %10 baino ez dute ordaintzen.
Eta azken berrikuntza Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik datorkigu, euskara ikasteko diru laguntzak aurten leioaztar guztiei zuzenduta daude. Honetaz gain, laguntza ekonomiko horren parte bat aldez aurretik eskatu daiteke matrikularen ordainketa errazteko asmoz.
Eskaintza bereziak:
Gurasoentzako: 12 urte baino gutxiagoko umeen gurasoek ere eskaintza berezia dute, ordutegi malguekin eta matrikularen %50a aurreztuz.
Merkatarientzako: Leioan lan egiten dutenek eta bertako merkatariek ere ordutegi bereziak izaten dituzte, horregatik Mastitxu euskaltegiak eurei bereziki zuzendutako eskaintzak egiten ditu, eta gainera merkatariek %25eko deskontua dute matrikulan.
Ikasgela deszentralizatuak: Urrunago bizi direnentzako ikasgela deszentralizatuak antolatuko dira herritarren erosotasuna bilatzeko. Momentuz talde hauek San Bartolomen eta Pinuetako udal bulegoan izango dira, bertakoak izan direlako eskari gehienak.
Erlazionatutako dokumentuak:
Moduluak eta prezioak (vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document, 48 kb)
Partekatu:
Itzuli