2015-08-21
Mastitxu Udal Euskaltegiak eskaintza zabalagoa izango du aurten
Aurten Mastitxu Udal Euskaltegiak 33 urte betetzen ditu, eta inoiz baino eskaintza zabalagoarekin datorkigu; modulu berriak, prezio hobeagoak eta beste hainbat berrikuntza. Irailaren 1ean hasten da matrikulazio epea.
Modulu berriei dagokionez aurten astean 25 ordu, 10 ordu, 8 ordu, 7 ordu eta erdi, 5 ordu, eta 3 ordu eta erdiko eskaintza dago Mastitxu Udal Euskaltegian goizez, eguerdiz zein arratsaldez, ordutegi malgutasun osoa eskainiz leioaztar guztiei heltzeko asmoz.
Bigarrenik, aurten udal euskaltegi tasak ere murriztu egin dira aurreko urteekin alderatuz. Adibidez, aurreko ikasturtean 396 euroko modulua, aurten 336 euro izango da. Modulu guztietan ematen da precio beherakada berdina, orduen arabera propoltzionalki.
Eta azken berrikuntza Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik datorkigu, euskara ikasteko diru laguntzak aurten leioaztar guztiei zuzenduta daude. Honetaz gain, laguntza ekonomiko horren parte bat aldez aurretik eskatu daiteke matrikularen ordainketa errazteko asmoz.
Mastitxu Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroak honakoak dira:
• Presentziazko ikastaroak eta internet bidezkoak, A1 mailatik C1era.
• HABE azterketak prestatzeko ikastaro bereziak.
• C2 maila (4. Hizkuntza perfila)
• Herriko hainbat zonaldeetan gela bereziak sortzeko aukera, adibidez, Pinueta, San Bartolomen edota Lamiakon. Modu horretan ikasleek ez dira euskaltegira arte mugitu behar.
Aurten ez duzu aitzikiarik, inoiz baino eskaintza zabalagoa eta baldintza ezinhobeagoetan. Hurreratu zaitez irailak 1en euskaltegira eta egin itzazu zure matrikula.
Informazioa gehiago web orrian, Facebook-en eta 944640002 telefonoan.
Erlazionatutako dokumentuak:
Iragarkia (pdf, 1408 kb)
Partekatu:
Itzuli