2015-08-17
Gazteenak izango dira Santi Mamiko jaien protagonistak
Gaur eta bihar ospatzen dira Santi Mami auzo leioaztarraren jaiak. Gaur nagusienentzako hainbat ekintza izango dira prest, baina bihar etxeko gazteenak izango dira protagonistak.
Abuztuak 17— (Astelehena) SANTI MAMI
09:45 Jaien hasiera zuziriaren jaurtiketaz.
10:00 Kalejira.
11:30 Meza Santua.
12:00 Lunch Omenaldia auzoko Aitite eta Amamentzat, Erandioko
Udal Bandaren laguntzagaz.
13:30 Txinbera txapelketa.
18:30 Idi-probak.(Hiru buzterri)
18:30 Umeentzako Jokoak eta tailerrak.
Abuztuak 18— (Martitzena) SANTI MAMITXU – Umeen eguna
10:00 Kalejira.
11:30 Meza Santua (Auzoko hildako guztien omenez).
12:30 Umeentzako jokoak, puzgarri eta tailerrekin.
13:00 Bitsa jaia.
13:30 Igel-toka txapelketa.
14:30 Herri Bazkaria.
17:00 Mus Txapelketa.
17:30 Olgetan jolas. Familiarteko jolasak.
18:30 XAIBOR
20:00 Umeentzako Txokolatada.
22:00 Azken traka eta jaien amaiera