Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-08-06 Udalak herritarren partaidetza eskatzen du arratoiak hiltzeko kanpainan laguntzeko Arratoiak hiltzeko kanpainak urte osoan egiten dira, udalerrian dauden karraskarien populazioa kontrolatu ahal izateko.
Ratas / Arratoiak

Leioako Udala arratoiak hiltzeko zenbait kanpaina egiten ari da udalerri osoan. Horrela, astero-astero, karraskari horietako asko egoten diren lekuak arakatzen dira, pozoia jartzeko eta, ahal den neurrian, karraskarien koloniak kontrolatuta izateko. Ekintza hauek eraginkorragoak izateko Udalak herritarren partaidetza ere eskatzen du.

Arratoiak hiltzeko kanpainak urte osoan egiten dira, udalerrian dauden karraskarien populazioa kontrolatu ahal izateko.

Hori horrela, txokerako eta kontrolerako zenbait kanpaina diseinatzen dira, arratoiak ugaritu ez daitezen. Horretarako, zorrotz jarraitzen da UNE 171210 araua, barrualdeetako ingurumen-kalitateari buruzkoa eta desinfekziorako eta intsektuak zein arratoiak hiltzeko praktika onei buruzkoa.

Eragin handieneko garaiak udaberria eta udazkena badira ere, karraskarien presentzia egonkorra da urte osoan, eta kopurua murriztu egiten da hotz handieneko sasoietan.

Herritarren kontzientziazioa
Inguru horietako arazo nagusia da auzokide batzuek, asmo onez, jatekoak eramaten dituztela toki horietan egoten diren ahate, uso, txakur edo katuentzat. Azkenik, arratoiak izaten dira egoeraz aprobetxatzen direnak, eta elikagai horiek jatera irteten dira.

Karraskariek gure herrian duten presentzia saihesteko, funtsezkoa da kaleko animalia horien elikadurari buruzko kontzientziazioa piztea herritarren artean. Izan ere, jarrera horiek arratoien presentzia areagotzen dute.

Biozidak, karraskariak kontrolatzeko
Kanpainak astero egiten dira, udalerria sektorizatuz. Modu horretan, auzo edo gune bat ere ez da geratzen arakatu gabe, eta, kasu guztietan, egoera aztertzen da eta biozidadun amuak jartzen dira. Aplikatutako biozidak ekodiseinatutakoak dira, eta, hiru hilerik behin, materia aktiboa aldatzen da, sistemak ahalik eta ondoen funtzionatu dezan. Horrela, karraskarien balizko erresistentziak saihesten dira, eraginkortasuna areagotzeaz gain.

Biozidak estolderia eta saneamendu sareetan jartzen dira, esekitako amuen bitartez. Amuak ezin hobeto lotzen dira aipatutako sareetara, galdu ez daitezen. Lorategietan eta animaliak edo gizakiak egon daitezkeen guneetan, giltzadun segurtasunezko amugailuak jartzen dira, kutsadurak saihesteko eta biozidak babesteko, eguraldiak kaltetu ez ditzan.

Sastraka-guneen zainketa
Era berean, garrantzitsua da sastraka-guneak, sasitzak eta abar ondo zaindu eta mantentzea, gure jomuga diren espezieek habiarik egin ez dezaten eta bertan garatu ez daitezen.

Asmo horretarako, Leioako Udalak karraskariak egon daitezkeen gune publikoak kudeatzen ditu, bai eta egoera onean mantendu ere. Hala ere, ezinbestekoa da lursailen jabeek ere garbi mantentzea inguru horiek, arratoiek habiarik egin ez dezaten bertan.

Abisuei erantzunez
Leioako Udalak, urte osoan zehar, izurriteak kontrolatzeko lanarekin jarraitzen du, eta, gainera, herritarrek helarazten dizkioten abisuei erantzuten ere jarraituko du, udalerrian arratoiak ikusten dituztenean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 128 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa