Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-07-29 Egonkortasunerako akordioa
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Leioako EAJ-PNV eta PSE-EEren udal taldeok akordioa egin dugu udalerrian, bat eginik, lan egiten jarraitu ahal izango suen Udal Gobernua sortzeko, xede hauekin: enplegu sorkuntza, ekonomia suspertzea, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalei eustea, eta krisiaren kolpeak gehien jasaten ari direnekiko ezinbesteko solidaritatea.
 
Udal Gobernu berri hau elkarrizketa eta programaren zati handi bat partekatzetik heldu da, egungo egoera sozial eta politikoan, beharrezkoak diren ekintzak martxan jartzeko. Beraz, egonkortasun politikoa eta garapen soziala jomuga duen Gobernua da, azken aldian heldu garen egoera instituzional, ekonomiko eta sozialetik abiatuta, aurrera egiteko asmoa duen Gobernua hain zuzen ere. Lehentasunen artean, halaber, herritar gehienek aldarrikatzen dituzten helburuak dauzka.
 
EAJ-PNV eta PSE-EE alderdion konpromiso garbia da udalerria eraikitzea pertsonak politika publikoen ardatz nagusi izanik, kalitatezko zerbitzu publikoak denen eskura jarriz, inor atzean utzi barik.
 
Espero dugu, akordio honi esker, leioaztarren aldeko lanean, oraindik eraginkorrago  jarraitu ahal izatea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa