Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-29 Leioaztarren partaidetza handia San Juan jaietan zehar programatutako jarduera guztietan Leioaztarrek jaiez gozatu zuten egunero eta adin guztientzat programatutako jarduera anitz eta ugariekin
Fiestas de Leioa / Leioako Jaiak

Leioako San Juan jaiak ekainaren 19tik 24ra bitartean izan dira aurten, nahiz eta aurreko asteburuan kultura jarduerarik ere izan zen. Eta 2015ean, partaidetza handitu egin da. Leioako jaien balantzea oso ona da, ez baita aparteko gertakaririk izan eta leioaztar zein kanpotik etorritakoen partaidetza eredugarria izan delako egunero eta edozeinentzat programatutako jarduera anitz eta ugarietan. Adin eta gustu guztietarako programatutako jaiak izan direla esan daiteke.

Jaiak hasi aurretiko asteburuan,batez ere Leioako auzotarrek gozatutako kontzertuak izan ziren. Leioaztarrek kanpokoek baino gehiago parte hartu dute ostegun, ostiral, igande eta asteartean. Larunbatean, berriz, hurbileko udalerrietatik etorritakoak asko izan dira larunbatean, eta batez ere, asteartean, hilaren 23an, San Juan bezperan.

Leioakoen eta kanpokoen partaidetzari esker, aurtengo sanjuanak jendetsuenetarikoak izan dira. Guztira, 77 kuadrillak (46 helduenak, 14 gazteenak eta 17 txikienak) parte hartu zuten 10 probetan, hala nola, jaitsieran (1.800 partaide baino gehiagorekin), karrozak, gastronomikoa, herri kirolak, jantzi merkea, play-backa, azeri ehiza, talentu lehiaketa, sokatira, jolasak eta kronoeskalada. 1.600 pertsonentzako herri bazkaria ere izan zen.

Jai egitaraua

Jaiaren egitarauarekin hasteko, Mari Pepa eta Arlotek pregoia irakurri zuten, Betiko Ikastolako ordezkariek betetako papera, ikastolaren 50. urteurrenagatik. Pertsonaiok jaietako jarduera guztietan izan dira, parte hartzen eta leioaztarrak animatzen. Leioako jaietako jarduera nagusia astearteko gau magikoan izan zen, San Juan gauean, Pirotecnia Zaragazonaren su artifizialekin Visitants-en (Solsticio) ikuskizunarekin. Udaletxeko San Juan sua ere Mari pepa eta Arlotek piztu zuten, gure etorkizunerako nahiak sura jaurtiaz.

Sei jaiegunetan, emanaldi asko eta anitzak izan dira ere bai. 20 musika ikuskizun, erromeria eta emanaldi izan dira orotara (Babel Covers, Akerbeltz, Trikizio, Garilak 26, D’Capricho, Kherau, Trio Medianoche, Demode Quartet, DJ Bull, Galker). Kontzertuak: Pop Rock finalak (Attikus Finch-Bullets of Misery-Mr. Perdigans-The Descent), Gazte Sua (Amargor-Herio-Horas Muertas-N.H.C.), Urban eguna, Siska Miska, Enkore, Skakeitan, The lasai, Altxatu, Kaotiko, eta Leioako Musika Bandak ere kontzertua eman du. Publiko guztietarako diskotekak izan dira, Galker eta Xaiborrekin, baita bertsolariak eta umore bakarrizketak ere, Bulebarrean eta Aldapan, hurrenez hurren, sekulako arrakastarekin. Txikienek, beren aldetik, umeentzako emanaldiez gozatzeko aukera izan dute Euskal Etxeen Plazan eta Txosna gunean: bitsaren jaiak egunero eta umeentzako jarduerak, goiz eta arratsaldez, Errekalde Plaza eta Kandelazubietan.

Beste jarduera batzuk

Jaiegunetan zehar, XV. Jota Txapelketa izan zen Kandelazubietan. Aurten ere, Elizaurreko Aurreskua egin zen udaletxean, eta sei talderen dantza alardea Bulebarrean. Arrantza Txapelketa egin zen eta mota askotariko kirol jarduerak (San Juanetako areto futbol, saskibaloi eta padel txapelketak, eskubaloia, esku-pilotako partidak, euskal kirolaren jaialdira aizkolari eta harri-jasotzaileekin, xakea, Mundu txapelketatxoa Sarrienan, areto dantzak…

Jaien aurretiko asteburuan (ekainaren 12tik 14ra), Antzinako Egunaren programaren barne, MUGI Leioako Gazteak taldeak antolatuta, Leioako tabernen V. Pintxo Lehiaketa egin zen, honako irabazle hauekin: 1. saria Maitane, 2. saria Izarra eta 3. saria Taberna Txiki. San Juan gauean txokolatada eta txistorrada egin zuten Leioako Merkatarien Elkartekoek, eta horrez gain, Eusko Labeleko hanburgesak eta sagardoa dastatzeko aukera egon zen Bulebarrean.

Txosna Gunean, jaietako egitarau berezia izan zen, erromeria (Garilak 26 eta DJ BUll), kontzertu (Siska Miska, Enkore, Skakeitan, The lasai, Altxatu, Kaotiko), eta Akelarrearekin San Juan gauean. Horiez gain, umeentzako emanaldiak, txokolatada, saiheski eta sardina dastaketa herrikoia ere antolatu zituzten.

Udaltzaingoaren balantzea

Leioako Udaltzaingoak nabarmendu du bi joera desberdin antzeman direla etorri den jendearen artean: aste luzea baino lehenagoko bi egunetan, hau da, hilaren 12 eta 13an, ostiral eta larunbata, leioaztarrek parte hartu dute batez ere; bestalde, hilaren 19ko kuadrillen jaitsieratik aurrera, kanpotik etorritako jende asko izan dela egiaztatu da, eta autoen zirkulaziorako itxi egin ziren bideak okupatu egin ziren.

Iazko jaietan bezala, alkoholaren kontsumoa dela-eta, goizaldean, liskar eta arazo txikiak izan dira, sortu bezain erraz moztu direnak, Udaltzaingoaren jaietarako dispositibo bereziari esker. Errieta txiki horiek izan badira ere, kalte eta delitu larririk gabe bukatu dira jaiak, Poliziaren eraginkortasunari esker. Aipatzekoa da etilismoa eta erasoak nabarmen jaitsi direla aurten, iazkoarekin konparatuta. Etilismo kasu gehienak, halaber, adingabeenak dira, nahiz eta kasu horien kopurua ere jaitsi den aurreko urteekin alderatuz.

Udaltzaingoak azpimarratu nahi du ez dela sexu eraso edo deliturik salatu, gizartean eragin handia duen delitu mota, delitu larriak direlako eta sentsibilizatuta gaudelako. Halaber, ez da zauri edo kalte pertsonal larririk izan, ezta istripu edo erasoengatiko lesionatu larririk ere.

Itxiera ordutegiak

Taberna, jai-gune eta txosnetako kanpoko barren itxiera ordua 4:00etan eta 5:00etan zen jaiegunetan, eta jaiegun ez ziren egunetan, 00:00etan. Lokaletako arduradunek erantzukizunez jokatu dute eta ez da aktarik egin behar izan ordutegiak ez betetzearren. Berdin gertatu da jai-gune, txosna eta kanpoko barrekin.

Droga testa

Urtero bezala, substantzia estupefazienteak testatzeko aukera izan da, kontsumitzen denaren purutasun eta kalitatea neurtzeko. Proposamen honekin gazteak kontzientziatu nahi da produktuak nahita aizundu ahal dizkietelako eta kontsumitzaileen ardura pertsonalera apelatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa