Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-26 Omenaldia Leioako boluntarioei
Homenaje al voluntariado / Omenaldia boluntarioei

Haur, Gazte eta familietan esku hartzeko Gizarte-hezkuntzako Taldea (GIT) Leioako Udalaren doaneko zerbitzua da familia eta adingabeei laguntzeko hezkuntza aholkularitza eta osoko neurrien bitartez. Talde horrek omenaldia egin nahi izan die 2014-15 ikasturtean Eskola Laguntzako Programa ahalbidetu duten 27 boluntarioei. Programa horren bidez, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle diren Leioako 44 adingabek arreta pertsonalizatua izan dute astean birritan etxerako lanak egiteko eta ikasteko ohitura hartzeko.

Ekitaldira, eskola laguntzako 18 boluntario eta GITeko hezitzaileez gain, zerbitzuko arduraduna den gizarte laguntzailea; kargua utzi berri duen Ongizate Sozialeko zinegotzi ohia, Isabel Garcia; eta Leioako Alkatea, Mari Carmen Urbieta, joan ziren. Haien eskutik jaso zuten omenduek bere lanari eskerrak emateko oparia.

Bi boluntariok, Bene Sacristán eta Mª Jose Morenok, hurrenez hurren, 5 eta 4 urte daramatzate Eskola Laguntzako programan, astean bi ordu eskaintzen umeei beren ikasketa prozesuan laguntzeko. Leialtasun hori eskertzeko, aipamen berezia egin zitzaien.

Ekitaldiaren helburua izan da hainbat anonimok burutzen duten eta ordainsaririk ez duen lanaren inpaktua ikusaraztea, askotan, ikusezina den lan horrena, eta egun batez, protagonismoa eurei ematea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa