Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-25 "Kontsumo librerako" gune berria Torresoloko kanpo-igerilekuetako terrazan
Piscinas exteriores de Torresolo / Torresoloko kanpo-igerilekuak

Leioako Udala akordio batera heldu da Torresoloko kanpo-igerilekuetan dagoen tabernako arduradunekin terraza-gune berria ahalbidetzeko, horrela, erabiltzaileek janaria eta edaria kontsumitzeko aukera izan dezaten.

Janaria eta edariaren “kontsumo librerako” gune berrira sartzeko, orain arte, terraza komunera sartzen zen leku beretik joan behar da, erabiltzaileak ez ibiltzeko elikagaiekin soropiletik eta osasun azaro posibleak ekiditeko. Horrela, terrazarako sarbide berria egotea ekidinez, lorategi gunean ez da jendeak gozatu ahal izateko espazio berderik kentzen.

Gune berriak behar bezala seinaleztatuta daude itxitura bidez eta martxan daude honezkero. Erabiltzaileek gune berri hau ezagutze aldera, azalpen-planoak kokatu dira instalazioetan.

Erabilera desberdineko gune bi

Torresoloko kanpo-igerilekuetako erabiltzaileek, orain, bi gune desberdin erabili ahal izango dituzte, eta horietan, elikagaien erabilera desberdina izango da: batean, tabernan erositako edariak eta janaria kontsumitu ahal izango dira, eta bestea, “kontsumo libreko” gunea da, kanpotik ekarritako janaria eta edaria kontsumitzeko alegia.
 
Gogoratu beharra dago igerilekuko eta gune berdeko hondartzetan debekatuta dagoela jatea eta edatea (erabilera kolektiboko igerilekuen Osasun araudiak dioen bezala, Eusko Jaurlaritzaren 32/2003 Dekretua). Ura edatea, aldiz, ez dago debekatuta, behar bezalako hidrataziorako.

Bestalde, kirol instalazioen kanpoaldetik tabernara sartzen direnek terraza propioa izaten jarraituko dute. Baina hortik, ezin izango da instalazioetara sartu.

Erlazionatutako dokumentuak:

Terraza-guneen planoa (pdf, 41 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa