Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-22 UmHerri15 Jardunaldi irekia: ikaskuntza, komunitatea eta tokiko politika
Jornada abierta UmHerri / UmHerri Jardunaldi irekia

Datorren ostegunean, ekainak 25, UmHerri15 jardunaldi irekia izango da Kultur Leioako auditoriumean, 9:30etik 18:30era. Komunitatea eta ikasketa uztartzen duten pertsonak, esperientziak eta pentsamoldeak ezagutu eta harremanetan jartzeko eguna izango da. 
 
Jardunaldi ireki honen ostean, hiru eguneko prestakuntzarekin jarraituko da, ostiraletik igandera, Umeen Hirian eta bere filosofian sakontzeko ikastaroa. Francesco Tonucci eta Antonella Prisco proposamen horrek edozein komunitatetarako balio du, edozein esparru eta kolektibotarako erabilgarri eta egokigarria da proiektua. Horrexegatik etortzera gonbidatu ditugu, baita tailerrean parte hartzera ere. 

Jardunaldi irekia

Pertsona eta proiektu asko ari dira komuna dela uste dugun ildo honetan lanean. Intuizio honetatik abiatuta eta jakinminak eta elkar ezagutzeko nahiak bultzatuta gonbidatu ditugu Abusu Sareko Izaskun Erezkano beren esperientzia “auzotik auzora” partekatzera; BiziTokiko Gorka Torre eta HirikiLabs-eko Diana Franco ikaskuntzarako proposamen, erabaki eta baldintzei buruz esateko dutena aditzeko; ColaboraBora-ko Txelu Balboa egiturak nolakoak izan daitezkeen eta WikiTokin proiektuak nondik eraikitzen diren parteka diezaguten. Eta Zerbikas-eko Rafa Mendia Ikaskuntza eta Zerbitzuei buruz parteka dezan.

HaurrenHiriaren proposamenetik hurbilago, desio eta ideia antzekoen ildo horretan murgilduta dauden zenbait esperientzia eta pertsona ere gonbidatu nahi izan ditugu, hala nola, Leioako Udaleko Iban Rodriguez, Beragara udaleko Naiara Narbaiza, Tolosako Nerea cereceda eta garikoitz Lekuona eta Berrizeko Asier Blanco. Horiei euren komunitateetan ikasketaren, partehartzearen, sarean lanegitearen… gainean garatu diren proiektuetan bizitako esperientziak parteka ditzaten eskatu diegu. Iratxe Lasuen, Arartekoa partehartzea eta umetasunari buruz mintzatzera ekarri nahi izan dugu ere.

Hauekin batera, Jara Rocha, Jokin Bildarratz eta Francesco Tonucci ere etortzera gonbidatu ditugu. Ikaskuntza eta Komunitatea, Haurren begirada eta tokiko politikari buruz hitzaldiak emon eta elkar-hizketa izateko.

Informazio gehiago:

Jardunaldia eta ikastaroa

Egitaraua

Izena ematea

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitarau osoa (pdf, 1542 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa