Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-19 Larunbatean, Leioa Urban Eguna izango da, Leioako kultura urbanoaren topagunea
Leioa Urban Eguna / Leioa Urban Eguna

Skate, graffiti, breakdance, hip-hop, dj eta gehiago. Kultura urbanoak hitzordua dauka larunbatean Leioa Urban Egunaren edizio berriarekin. Aterpe Leioa Gazteguneak dakarkigu ekitaldi hau, edozeinentzako sarrera librearekin, ekainaren 20an, 18:00etatik aurrera, Aldapa Entzunaretoan. Endika Lahainek egingo ditu aurkezle lanak.
 
Gazteenek kultura urbanoarekin lotutako jarduerak ikasteko aukera izango dute Slackline & Zirko eta Graffiti & Customization tailerren bitartez. Beranduago, 18:00etan, Leioako Breakdance txapelketarekin gozatzeko aukera izango dugu, Rasy Simonerekin.
 
Eta horren ostean, jaiarekin bukatzeko, Reggae & Hip Hop-eko kontzertua edo Sound System Party-a,  Thunder Clap, NHC, Novato, Salda Dago eta Charles Cooper Chop-en eskutik.
 
Euririk botako balu, Txomin Arestiko patioan egingo litzateke guztia.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 197 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa