Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-16 Leioa Bidean zerbitzuak jarraituko du erosketak etxez etxe banatzen udalerritik
Servicio de reparto a domicilio / Etxez etxeko banaketa zerbitzua

Leioa Bidean-ek, udalerriko dendetan egindako erosketak etxez etxe banatzeko zerbitzuak, aurrera jarraituko du Leioako Merkatarien Elkarteari esker. Elkarteak, leioako Udalaren laguntzarekin, Grupo SIFUrekin (leneratzeaz arduratzen den udalerriko enpresa) akordioa sinatu du banaketaz ardura daitezen.

Azken 6 hilabeteotan burututako proba pilotuak izan duen arrakasta dela-eta, batutako 80 merkatari baino gehiagorekin, 3.000 eskaeratik gora eta 1.200 leioaztar erabiltzailerekin,zerbitzuarekin jarraitzeko formula bat hautatu da. Horrela, herritarren erosketa ohiturak egonkortzen jarraitzea espero da eta kontsumoa udalerrira hurbildu, enplegua sortzeaz gain.

Etxez etxeko banaketa zerbitzua

Leioako Udaletik sortzen den proiektua da Leioa Bidean, Merkataritza Biziberritzeko Planetik ateratakoa. Helburua da udalerriko sakabanaketa geografikoak dakartzan hesiak ezabatzea, leioaztarren eta Leioako merkatarien arteko harremanak zailtzen dituena.

Merkataritza Biziberritzeko Planari esker herritarren premia bat antzeman zen, etxez etxeko banaketa zerbitzu baten bidez ase zitekeena. LANBIDEtik jasotako finantzaketaren bidez, posible izan da 6 hilabetez 3 pertsona kontratatzea horretarako (2 logistika eta banaketarako eta bat koordinaziorako).

Zerbitzu honi esker, onuradunentzako bi abantaila nagusi antzeman dira:

- Alde batetik, salmenta gehiago egon dira (batez ere udalerriko periferiako merkataritzan) eta beren gogobetetzea handitu da bezeroei balio erantsia eskaini ahal izan dietelako.
- Bestalde, Leioako herritar gehienak herrikoago zentitu dira zerbitzuari esker, eta etxerako gastua handitu dute udalerriko dendetan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Merkatuen zerrenda (pdf, 28 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa