Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-15 Torresoloko igerilekuak irekita daude
Piscinas exteriores de Torresolo / Torresoloko igerilekuak

Torresoloko igerilekuen ateak ireki dira leioaztarrei aisialdi aukera freskagarria eskaintzeko udako oporretan zehar. Aurten ere, berrikuntzak jarraitzen dira herritarrei kirolgunera sartzea errazteko: txartel bakarra, Torresolon bazkidetzea, sarreren salmenta eta erreserbak/informazioa on-line.

Aurten ere, ez da beharrezko izango Udal Kirol Instalazio bakoitzerako txartel bana edukitzea, txartel bakarrarekin sarbidea eduki daiteke instalazio guztietara, betiere, dagokion ordainketa egin bada. Beraz, hauexek izango dira txartel motak:

A. Erabiltzaile berriak, edozein instalaziotan bazkidetzen direnak: bazkidetza eskatu duten instalazioetarako sarbidea ematen dien txartela emango zaie, dagokien kuota ordainduta.

B. Torresolon bazkidetzen diren Sakonetako bazkideak: kuota ordaindu ondoren, badaukate kanpoko igerilekuetarako sarbidea emango dien txartela, Sakonetara sartzeko erabiltzen duten berbera.

C. Iaz Torresoloko bazkide ere ziren Sakonetako bazkideak: kasu honetan, erabiltzaileek bi txartel dauzkate, Sakonetakoa eta Torresolokoa. Aurten, kanpoko igerilekuetara sartzeko kuota ordaindu ondoren, bi kiroldegietara sartu ahal izango dira Sakonetako txartelarekin.

D. Iaz Torresoloko bazkide ziren eta Sakonetako bazkide ez ziren erabiltzaileak: 2015ean, kanpoko igerilekuetako bazkide izan nahi badute, kuota ordaindu ondoren, daukaten Torresoloko txartela erabiltzen jarrai dezakete sartzeko.

Sarreren salmenta

2015 honetarako, eta sarbidea errazteko asmoz, leioaztarrak beste leku batean ere bazkidetu ahal izango dira kanpoko igerilekuetara edota padelera sartzeko, Sakonetako kiroldegian bertan alegia. Torresolon ere bazkidetzea posible izango da.

Sarbidea errazteko ideiarekin jarraituz, Torresolorako eguneko sarrerak ere Sakonetan Kiroldegian erosi ahal izango dira, baita hamakak ere. Sarrerek erosten diren egunerako bakarrik balioko dute, hau da, ezin izango da aurretiaz sarrerarik erosi, ez Torresolon ezta Sakonetan ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Tarifak (pdf, 289 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa