Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-12 Udatxikin izena eman duten ume guztiak onartuta daude
Udatxiki / Udatxiki

Udatxikin izena eman duten ume guztiak onartuta daude. Zozketa egin behar izan dugu Txomin Arestin izena eman duten ume guztiek ez dutelako lekurik ikastetxe horretan, aldi berean, 96 ume gehienez egon daitezkeelako. Zozketan 101 zenbakia atera da. Zozketako zenbakitik gora onartuko ditugu eskaerak.

Txomin Arestitik kanpo geratuko diren umeei, Udatxiki Mendibile ikastetxean egiteko aukera emango zaie. Datorren astelehenean, hilak 15, deituko zaie gurasoei, banan banan, aukera hori eskaintzeko eta Txomin Aresti ikastetxean sartzen direnen behin betiko zerrenda argitaratuko dugu.

Erantsitako agirian Txomin Arestin onartuen eta ez onartuen zerrendak dituzue ikusgai.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa