Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-10 Antzinako Egunerako, herritar guztien partaidetza bilatzen da aurten
Antzinako Eguna / Antzinako Eguna

San Juan jaiak direla eta, Mugi Leioako Gazteak Elkarteak, Kultur Leioarekin elkarlanean, Antzinako Eguna antolatuko du laugarren urtez, ekainaren 12tik 14ra. Badira hainbat urte festa hau ospatzen denetik, eta aurten, Mugi LG elkarteak ekitaldi hau modu berritzailean antolatzea du helburu.

Elkartearen helburua leioaztar guztientzako aktibitate herrikoiak antolatzea da, eredu parte-hartzaile baten bitartez, Leioako elkarteak, herritarrak zein erakundeak ere antolatzaile eta kolaboratzaile bilakatuz.

Badira hiru urte Mugi Leioako Gazteak Elkarteak Antzinako Eguna antolatzen duenetik, eta emaitza positiboa izan da, batez ere Leioako gazte-koadrilen artean. Hala ere, aurten, aurrera pauso bat eman nahi dute, gazteak, txikiak eta helduek festa herrikoi honekin bat egin dezaten.

Aurten, asmo handiko proiektua aurkezten dute, adin tarte zabalago bati zuzendu nahi dizkiotelako jai honetako ekintzak, besteak beste, pintxo lehiaketa, Mus txapelketa, sukalkia, Bertsolaritza, Euskal Dantzak eta joko tradizionalak, umeentzako puzgarriak eta tailerrak, edo antzinako argazki erakusketa, betiere euskara kulturaren oinarri edukita.

Herritik herriarentzat eginiko jaiaren filosofiapean lanean jarraituz, Mugi Leioako Gazteak-ek deialdia zabaltzen du, gazte koadrilek edota mugimendu honetan parte hartu nahi duten orok euren proposamenak botatzeko, adin-tarte guztiei zuzenduriko jaiak izateko helburuarekin.

Erlazionatutako dokumentuak:

Planoa (image/jpeg, 827 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa