Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-09 Premiazko egoerak arintzeko programak eta jarduerak barne hartzen dituzten osoko neurriak
Servicios Sociales / Gizarte Zerbitzuak

Leioako Udalak, Gizarte Zerbitzuen bitartez, krisiaren ondorioz herritarrei eragiten dieten zailtasunez kontziente, 2011tik aurrera, premiazko egoerako arintzeko programak eta jarduerak barne hartzen dituzten osoko neurriak planteatu zituen. Udalak bere politiken erdigunean jartzen ditu ongizate soziala, pertsonen arteko berdintasuna eta gizarte kohesionatu eta justuago bat eraikitzea.

Azken lau urteotan, behar dutenekiko erantzukizunagatik, 500.000 euro baino gehiago erabili ditu bere aurrekontutik, zuzeneko diru-laguntzetan erabili den 1.500.000 euroen barruan, batez beste, 3.000 herritarrentzat. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek alerta maila altuarekin ekiten diete beren eguneroko esku-hartze eta harrerei, eta horrexegatik, erabaki zen aurrekontu partida propioak igotzea (Urgentzia Soziala) eta Eusko Jaurlaritzakoak osatzea (Larrialdi Sozialeko laguntzak) eskaera guztiei erantzuteko helburuz.

Halaber, martxan jarri ziren diru-laguntza eta hitzarmenak Leioa eta Bizkaiko gizarte entitateekin elikagaien banaketa eta beste lehentasunezko beharrizan batzuetarako koordinazio sarea indartzeko. Babes sarea zailtasunak dituzten familientzat, are gehiago, umeak eta kolektibo ahulak daudenean. Koordinazio horri esker, Europar Batasunaren eta Udalak diruz laguntzen duen Elikagai Bankuaren soberakinetatik, 120.000 kg. elikagai baino gehiago banatu dira.

Interesgarria da nabarmentzea zailtasunak bizi dituztenen kasuak antzemateko kanal desberdinak: oinarrizko gizarte zerbitzuak, eskola eta osasun zentroekiko lankidetza, elkarte ehundura, boluntariotza, auzo komunitateak, gizarte entitateak, e.a. Horiek denek lagundu egiten dute antzemate eta jarduera globalago eta arinago egiten.

Zuzeneko diru-laguntzak honakoetarako dira: ostatua ordaintzeko (alokairua, hipoteka…); argia, ura, jabeen erkidegoa eta antzeko gastuak ordaintzeko; OHZ, estolderia eta zaborrak bezalako tasei aurre egiteko; eta osasun sistemak estaltzen ez dituen lehentasunezko beharrizanetarako (betaurrekoak, audifonoak, dentista). Laguntza ekonomiko honi esker, etxegabetzeak ekidin dira, oinarrizko hornikuntzak moztea ere gelditu da, eta adin guztietako leioaztarren osasuna hobetzen lagundu egin da.

Datuak:
· 2011-2014: 1.500.000 euro urgentzia eta larrialdi sozialeko diru-laguntzetarako.
· 500.000 euroko ekarpena egin du Leioako Udalak.
· Batez beste, 3.000 onuradun izan dira.
· 120.000 kg elikagai banatu dira 750 familiaren artean.
· Koordinazio sarea gizarte entitateekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa