Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-08 Hezkuntza Hiriak: haurraren garapen psikosoziala familia, eskola, komunitatearen arteko kohezkuntzaren bitartez
Bizkaia Aretoa / Bizkaia Aretoa

Leioako Udalak parte hartuko du, AIFREFek (Familiahezkuntzan Prestakuntza eta Ikerkuntzarako Nazioarteko Elkartea) antolatzen duen XVI kongresuan. Bilbon izango da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, ekainaren 10, 11 eta 12an. Bi urtero antolatzen da, eta Bilboko edizioak “Hezkuntza Hiriak: haurraren garapen psikosoziala familia, eskola, komunitatearen arteko kohezkuntzaren bitartez” gaia jorratuko du.

Leioaztarrok ondo dakizuenez, Leioa ildo horretan dago lanean aspaldian, umea hezteko tribu osoa behar delako horretan, hain zuzen ere. Hau da, haurraren garapen psikosoziala agente hezitzaile guztien arteko lana da, familia, eskola eta komunitatearen arteko. Komunitatea zentzu zabalenean ulertuta; horrela komunitatea esatean gizarte zerbitzuetako teknikariak, politikariak, unibertsitateko adituak, enpresak, herritarrak, jakina, baita heziketaren helburu diren umeak ere, eta abar esan nahi da.

Leioak hainbat pausu eman ditu zentzu honetan azken hamarkadan, familiei lagunduz (une honetan 0 – 3 urteko umeen 100 familia baino gehiago jasotzen ari dira Era positiboan heziz izeneko formazio tailerrak; udaren ostean 3 – 18 urteko ume eta gazteen familiei eskainiko zaie formazio berezia), ikastetxeei lagunduz (Udalak ikastetxeekin batera lan egiten du, elikadura osasungarri, internet eta sare sozialen erabilera on bezalako gaiak landuz…).

Eta zer esanik ez azken urteotan, komunitatea elikatze aldera egin diren ekintzak. Azken orduko batzuk baino ez ditugu aipatuko:

· Ipuinlari komunitarioak: formazio bat jaso eta gero ikastetxeetan bakeari buruzko ipuinak kontatzen dituzten herritarrak, gazte zein nagusi.
· Arboretum irakalea: bisita gidatuak EHU-ren aurrean dagoen parke botanikora, familiak, herritarrak eta Unibertsitatea elkarri lotuz.
· Scracht tailerrak irakalea: bi gaztek parte hartu nahi duen leioaztar orori eskainiak.
Pintxo Leioa irakalea: pintxoen diseinurako tailerra, gazte eta herritarren artean, Leioako Ostalaritza Eskolaren laguntzaz.
· Zientzi Kalera: Unibertsitatea, ikastetxeak eta herritarrak zientziaren inguruan biltzen dituzten jarduerak, hala nola Unibertsitateko laborategietara gure eskolaumeak joan, ezagutzen konpartitzea kalean bertan, ibilaldi geologikoak …
· Umeen kontseilua: herria hobetze aldera Alkatearekin batera lan egiten duen umeen kontseilua. Umeen ideiak eta egitasmoak Udaletxera!

Esperientzia horiek eta antzeko beste batzuk ikusita AIFREFek Leioa gonbidatu zuen HHNS - Hezkuntza Hirien Nazioarteko Sarean integratzeko. Horrela, Mari Carmen Urbieta Alkate andreak, akordioa sinatu zuen 2013ko maiatzean.

Leioako Udalak, Kongresuko hiru jardunaldietatik, bitan izango du bere espazioa. Ostegunean, hilak 11, Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietak azaldu egingo ditu zein praktikak bihurtzen duten komunitate hau Hezkuntza Hiri. Berarekin batera, Florentzia, Montreal, Belfort, Patras, Coimbra eta Andaluziako ordezkariak ere izango dira.

Gainera, Leioako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza eta Familia Politika eta Komunitate Garapena sailekin eta Lea Artibaiko eta Urola Garaia Mankomunitateekin batera, parte hartuko du Hezkuntza Hiriak Euskal Komunitate Erkidegoan: ikuspuntu teknikoa eta politikoa izenburuko mahai inguruan. Azken urteotan Leioako Udaleko Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Saileko ardura eduki duen Jon Peli Lazkano Alzaga eta sail horretako teknikaria den Joxe Belmonte F. de Larrinoa izan dira gonbidatuak.

Informazio gehiago:

AIFREF 2015 Bilbao

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa