Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-04 Administrazio prozedurak erraztea
Simplificación administrativa / Administrazio erraztea

Leioako Udalak, Herri Administrazioak modernizatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko prozesu jarraituan murgildurik, 2012tik parte hartzen du, EUDELen eskutik, Tokiko Berrikuntza eta Garapen Agendetan.

Batzar horietatik, administrazioa sinplifikatzeko prozesuarekin hasteko konpromisoa ateratzen da, eta 2014ko apirilean, udal teknikari eta politikariak Prestakuntza programa batean hasten dira, orain bukatzen dena, herritarrei eskaintzeko Prozedura eta Zerbitzuen Katalogoarekin, paperean edo euskarri digitalean eskuragarri.

Programa horretan, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Derio, Mungia, Legazpi, Plentzia eta Ugaoko ordezkariek ere parte hartu zuten, eta urtebete luzez izandako saioetan, ezagutza partekatze emankorra egin zen. Horri esker, Udal honek beharrezko urratsak eman zituen Herri Arretarako Zerbitzua eta Udal Ekipamenduen kokalekua eta bertan egiten diren tramiteen laburpena erakutsiko dituen udalerriaren mapa egiteko.

Udal zerbitzu guztien ekarpen aktiboa izan duen lan honek herritarrak gogobetetzea espero dugu, baita leioaztarrei arreta bikaina ematen laguntzea ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa